Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

19. ibilbidea. Sollube mendiaren magalean

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Kortabasoak Sollube Magalean

    Zer dira zirkulu itxurako formazio bitxi horiek? Kortabasoak, kortak, gortak, saroiek, olak... Garai batean abereentzako larre edo bazkaleku bezala erabiltzen ziren  mugatutako lur eremu  hauek, gerora baso bihurtuz joan zaizkigu. Beraien jatorria denboran galtzen da. Kortabasoen erdian harrizko mugarri bat egoten zen, austarria, eta mugetan bazter mugarriak. 
    Sollube mendiaren magalean daude eskualde honetan aurkitu izan diren basokorten herena g.g.b. 
    2010. urtean Lorra Kultur Elkarteak Urdaibaiko basokorten lan bikaina plazaratu zuen.
     

  • TRIBISBURUko nekropoli erromatarra

    Sollube mendiaren magalean Bizkaiko nekropoli erromatarrik garrantzitsuena dago: Tribisburu. Bertan gorpuak erraustu egiten zirela ikusi izan da eta errautsak oinplano karratuko harrizko esparruetan uzten zirela. Kristo ondoren I.eta III.mendeen artean erabili izan zela dirudi. 
    Baina nongoak ziren bertan erraustutako pertsonak? Badirudi  inguruan egongo zen herrixka erromatar bateko biztanleak izango zirela, baina oraindik ez da horren aztarnarik aurkitu. Gainera altitude handiegia da hau halako kokalekuetarako. 
    Aztarnategia 1994.urtean aurkitu zuen Tana arkeologoak, ondare megalitikoa aztertzen ari zen bitartean.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala