Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

11. ibilbidea. Muxika aldera, sorginen antzera

Altxor txikiak

  • Urdaibaiko ibai sarea

    183 km2 inguru ditu Oka errekaren arroak. Hainbat errekak eta errekastok osatzen dute ibai sarea eta azkenean Okak hauek guztien ura batzen du. Iturburuetako ur-laster eta ur-jauziak desagertuz doaz erdi ibilgura heldu ahala eta ura baretuz doa, itsasotik sartzen den urarekin bat egiten duenean. Itsasadarra zabalduz doa, azkenik Kantauri itsasora heltzeko.

  • Oka jauregia

    Oka jauregia dago errekaren beste ertzean. Harlanduzko eraikuntza hau nobleziaren arkitektura estiloaren adibide bikaina da. Oka errekaren haitzartean eraiki zuten XVII. mendean aurretik zegoan dorretxea ordezkatzeko. Inguruan ditu ermita, errota…

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala