Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

9. ibilbidea. Muxika aldeko zenbait altxor

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Bertsolaritza, ahozko tradizioa

    “Neurriz eta errimaz

    kantatzea hitza

    horra hor zer kirol mota

    den bertsolaritza” (X.Amuriza)

    “Ene, euskera, ilgo al zara?

    Arren erantzun eidazu!

    Zu il ezkero ez dot nai bizi,

    zeugaz eruan nagizu!” (B.Enbeita)

     

    Historialarien aburuz ahozko tradizioaren jatorria historiaurrean galtzen da, lehen artzain euskaldunen garaian. Gure eskualdea hainbat bertsolari ezagunen sehaska izan da. Horien artean aipatzekoak dira Enbeita eta Lopategi familiak.

     

    Balendin Enbeita Usparitxa auzoko baserri batean jaio zan. Juan Antonio Enbeita “Txotxojeuri”ren biloba eta Kepa Enbeita “Urretxindorra”ren semea zen. Bera izan zen Pedro Ajuriarekin batera “Garriko bertso eskola” sortu zuena, Euskal Herriko lehenengo bertso eskola.

  • Patakon

    Bizkargi mendi inguruko herrietan oraindik ahozko tradizioan pertsonaia baten istorioak kontatzen dira ipuin gisa, duela ez asko inguru haietan bizi zen Patakon bidelapurrarenak. Galdakaon jaio eta Larrabetxun bizi izan zen XIX. mendearen hasieran. Berarentzat egiten zuen lapurreta, baina lortzen zuen gehiena behartsuen artean banatzen zuen.

     

    “Lapurre bai, baina lapur onrradue. Lapurretan eiten euen pobreari emoteko. Dekonari kendu eta ez dekonari emon”

    Zaldi gainean ibiltzen zen hara eta hona. Zaldiari ferrak buelta emanda jartzen zizkiola diote, atzetik zetorrena despistatzeko. Zugastietan hil eta gorpua Bizkargi bueltan agertu zela diote.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala