Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

17. ibilbidea. Gaztelugatxe... lurra eta itsasoa, aurrez-aurre

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Matxitxakoko Guda 1937

    1936an sortu berria zen behin behineko lehen Eusko Jaurlaritzak “Euzkadiko Gudontzidia”  jarri zuen martxan, Euskal Herriko kostaldea, portu nagusiak, arrantza, merkantzien joan etorria eta jendearen erbesteratzea babesteko. Zenbait arrantza ontzi gerraontzi (Bouak) bihurtu zituzten. 1937ko martxoaren 5ean, itsasontzi horietako batzuek itsas armada nazionaleko gerraontziei aurre egin zieten. Zenbait arrantza ontzi gerraontzi (Bouak) bihurtu zituzten. 1937ko martxoaren 5ean, itsasontzi horietako batzuek itsas armada nazionaleko gerraontziei aurre egin zieten. 
    Urtero, Matxitxakoko guda izeneko eskulturaren aurrean bataila hartan parte hartu zuten gudariak omentzen dituzte; Canariasen aurka borrokatu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Donostia gudontzietako gudarien omenez.

  • Matxitxakotik Gaztelugatxera

    Matxitxakoko lurmuturrak natura eta kultura altxor ugari ditu:  Itsasargi zahar eta berria, talaiariaren etxea, kanoi-bateria, bolborategia edota armeria euscadiensis izeneko lore eder bezain hauskorra. Itsasargi zaharrean gainera, itsas-hegazti eta zetazeoak behatzeko lekua egokitu dute, lurmuturrak baitira itsasoan gehien sartzen diren lur eremuak, behaketetarako aproposak. 
    Gaztelugatxe, berriz, itsasoari aurre egin eta Kantauriko uretan barneratzen dela dirudi. Izenak berak adierazten duen moduan, XI. mendean gaztelu bat egon zen bertan. Kondaira zaharrek diotenez San Juan Bermeoko portuan lehorreratu ostean 4 pausotan heldu zen Gaztelugatxera eta piratak ere bertatik igaro ei ziren. 
    Historia handiko lekua da Gaztelugatxe, erakargarria, menderaezina; babestutako biotopoaren harrizko bihotza, olatuen enbatari aurre eginez bizi dena.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala