Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

7. ibilbidea. Berrekondo eta Golako erreketako arroetatik

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Golako ibaiaren albo bietara

    Golako ibaiaren albo bietara hainbat altxor kultural eta natural daude gorderik. Ibai ertzeko baso aberatsetan animalia ugarik izango dute gordelekua. Artzubiko zubi ederraren erdian dagoen harri batek Arratzu eta Mendata arteko muga irudikatzen du. Zubi honen albo bietara ondare aberatsa ezagutzeko aukera izango dugu: Urdaibaiko harizti zabalena, Montolan dorretxe pentagonal bitxia, Erdi Aroko zubi honetara heltzen zen galtzadaren harrizko eraikina, errotak eta honi lotutako anteparak eta presak, San Tomas eliza, San Pedro ermita eta Konpostelako Santiagoraino heltzen den donejaku bidearen kostaldeko ibilgua. Hau dela eta erraza izango da erromesen bat ikustea.

  • Kukua (Coculus canorus)

    Maiatzean kuku eta San Pedrotan mutu

    Kukuaren kantu ozena udaberriaren igarlea izaten ohi da. Hegazti migratzaile hau negua Afrikan igaro ostean, Euskal Herrira heltzen da udaberrian. Lehenik arrak heltzen dira. Hauena da basoetan entzuten dugun “ku-ku” ozena. Esaera zahar honek dioenez San Pedroak eta gero, hegoalderantz joko dute.

    Kukuak txantxangorria du inude

    Kukuak ez ditu inoiz bere kumeak hazten. Habi bizkarroia da. Txantxangorria, txepetxa, buztangorria... en habietan arrautza bizkor jarri eta alde egingo du. 11-12 egunen ostean, kuku erraldoi bat jaioko da eta honek batzuetan habikideak botako ditu, amaordearen arreta lortzeko. Egun batzuen buruan kumea inudea baino handiagoa izango da.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala