Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

20. ibilbidea. Berbalagun bertsotan

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Ganagako tontorretik esker bertsoak

    Zuri Pili:

    Ez zenuen espero 
    baina horrela da 
    gaur sorpresa batekin 
    gatoz zuregana.
    Laster jubilatuta 
    alpertuko zara, 
    eskerrik asko Pili
    mundiala izan da.

    Zuri Txiki:

    10 urtetik gora
    hamaikatxo bazter 
    ezagutu, gozatu 
    ditugu zuri esker.
    Ganaga tontorretik 
    diotsugu ozen, 
    gidari onik bada 
    hori dugu hemen.

    Eta zuei ere:

    Gidari onak beti
    behar du taldea
    eta guk izan dugu
    benetan suertea.
    Laguntzeko prest beti
    bata zein bestea,
    eskerrik asko ekipo
    izan da ohorea.

  • Ardoari bertsoak, topa!

    Bagila heldu da ta 
    ardo dastaketa;
    kontu merke ugari 
    eta berriketa.
    Pasatu barik pasa
    gaurko ariketa,
    hau ez da Azketaren
    gaseosa eta.


    Urteroko zitara
    gaur be Ramon Bilbau,
    esan orduko Baste
    prestatu da ri-rau.
    Bai, bai eskerrik asko
    pozik entzungo dau,
    baina askoz pozago:
    hau bai ardoa hau!!!


    Baltza bizigarria,
    zuria freskoa,
    mahatsaren ur eztia
    eta legezkoa,
    mendi martxa ostean
    hain beharrezkoa.
    Egarri geratzea
    ez da bidezkoa


    Logurak uxatzeko
    goizeko garoa,
    BERBALAGUNek bero
    jartzen dau giroa.
    Baina, baina sarritan,
    hau egi sanoa:
    berbea baino lagun
    hobea ardoa

    Hartu kopak eskuan,
    gora eta behera;
    ezkerrera, eskuma,
    aurrera, atzera;
    gero klink egin eta
    aho barrenera,
    usaia ta gustua
    dastatuz batera.

    Gidari hobezinak
    hona eta hara;
    ibilbide politak,
    ahoan euskara.
     Agur, gozatu ardo
    zaharraren zirrara.
    Datorren irailean
    elkartuko gara.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala