Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

14. ibilbidea. Ardoaren eta arrainaren bidetik (I)

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Antzinako merkantzia bideak

    Gaur egun merkantzien joan-etorria bizkorregia eta zabalegia da, gero eta errazagoa baita produktuen garraioa. Baina garai batean, jendea ez zen gehiegi bere jaioterritik urruntzen eta urrutiko produktuak mandazainek ekartzen zituzten.

    Ardoaren eta arrainaren ibilbidea antzina mandazainek eta merkatariek egiten zuten bidea da, Arabako Errioxa eta Bizkaiko portu nagusien (Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa) artean produktu hauen komertziorako egiten zutena.

    GR 38ak merkantzia bide zahar hau zeharkatzen du eta Oion (Araban) eta Bermeo (Bizkaian) elkartzen ditu. Bidean naturgune interesgarriak zeharkatzen ditu, hala nola, Laguardiako aintzirak, Toloño-Kantabria mendizerra, Urkiola natura parkea edota Urdaibaiko Biosfera Erreserba.

  • Ardoa, mama gozoa

    Ardoa edatea ez da zaila izaten, baina ardoa dastatzea ez da kontu erraza. Hala ere, dastatzeak ardoaz gozatzeko aukera hobea eskaintzen digu.

    KOPA da ardoa dastatzeko tresna egokia. Heren bat bete behar da eta kopari oinetik eutsi behar zaio.

    IKUSI. Ondo ikusteko kopa 45º okertu behar da. Ardoak argia eta distiratsua izan behar du. Ardo motaren arabera, kolore gama aldatuko da. Zahartu ahala, gama aldatuz joan da.

    USAINDU. Aromak ahotik zein sudurretik helduko dira. Kopa geldi dagoela usaindu eta mugitzean berriz usaindu. Ardoa aireztatzean aromak nabarmendu egiten dira.

    DASTATU. Mihiaren alde bakoitzak zapore desberdin bat antzematen du. Beraz, modu egokian dastatzeko ardo gutxi hartu baina ahoan ondo zabaldu behar da.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala