Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

13. ibilbidea. Morga aldera txangoa

Altxor txikiak

  • Sendabelarrak, antzinako botika

    Naturak beti eskaini izan dizkigu gauza onuragarriak, baina, gaur egun, ez dugu honen mezua entzuteko betarik, itsututa bizi baikara. Antzina, farmaziarik ezean, etxean prestatzen zituzten hainbat gaitzen aurkako ukendu naturalak, inguruan zituzten belarrekin, sendabelarrekin. Berbena belarra, asuna, azeri buztana, saukua, hirusta, ereinotza... dira sendatzeko gaitasuna duten gure inguruko belarretako batzuk.

    Ez dezagun galdu, gure arbasoek utzitako medikuntza naturalaren ondarea eta jo dezagun gehiagotan naturako farmazia aberatsaren atea.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala