Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

4. ibilbidea. Itsasadarretik Artadira, hango sekretuak ezagutzera

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Baso benetan itxia

    Baso itxi zeharkagaitza da ARTADI KANTAURIARRA. Baina nola iraun dezake jatorriz klima mediterranearrekoa den basoak gure artean?

    Quercus ilex. subsp. ilex

    Kareharrizko substratu gainean hazten da baso hau. Lurzoru mota honetan euri ura berehala galtzen da eta arteak zoru lehorrean bizi dela pentsatzen du. Bertako arteek Araba eta Nafarroako ahaideek baino hosto handiagoak dituzte. Horrela, klima horren eguskitsua ez bada ere, hostoek eguzki izpiak hartzeko gaitasuna dute.

  • Nor dabil hor?

    Hegaztiak ez bezala basoko ugaztunak ikustea zaila izaten da. Izan ere artadi barruko animalia talde hau gautarra izaten da. Beraz, nola jakin dezakegu artadi barruan bizi diren ugaztunak zeintzuk diren ez baditugu ikusten? Ingurua behatu eta hauek uzten dituzten aztarnak aztertu besterik ez dugu bertatik nor dabilen jakiteko. Oinatzak, elikagaien markak, gorotzak, babeslekuak... mota askotako aztarnak uzten dituzte.

    Beha itzazu eta baietz asmatu norenak diren!

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala