Ezagutu gure bazterrak
Gernika-Lumo, mendialdetik ibarreraHeriotzaren datuak
1937 / 04 / 26. Astelehena zen. Azoka eguna.
5.000 biztanle inguru zituen Gernikak garai hartan. Horiez gain, Euskal Herriko beste leku batzuetatik heldutako 3.000 errefuxiatu inguru zeuden urian egun haietan.
16:50-19:45. Hiru ordu inguru iraun zuen bonbardaketak. Babeslekuetatik irteten hasi zirenean, jendeak ezin izan zuen sinetsi begien aurrean agertutakoa.
Bizkaian 33 izan ziren bonbardatutako herriak (Otxandio, Durango, Elorrio, Arratzu, Gautegiz-Arteaga, Bilbo, Errigoiti, Larrabetzu...).
26-30 Tona bonba bota zituzten defentsarik gabeko herritarren gainean. Horrez gain, ihesi zihoan jendea metrailetaz tirokatu zuten.
%70a da Gernikan erabat suntsiturik geratu ziren eraikinen portzentajea.
1.654 hildako egon zirela esan zuen Euskal Gobernuak. Frankistek askoz gutxiago aipatzen zuten.
10 urte inguru iraun zuen Gernikako berreraikuntzak. Besteak beste Errepublikaren aldeko presoak erabili zituzten horretarako.
Ahotsak.eus - euskal herriko hizkerak eta ahozko ondarea
“Ezinezkoa zait tragedia haren koadroa egitea. Izua, ikara, garrasiak, zaurituen dei erregulatzaileak, hildakoen ikuskizun negargarria, eta, denetan okerrena, elkarri lagundu ezina, hegazkinak pilotatzen zituzten piztia haiek mugitzen zen orori ankerki segitu eta metrailatu egiten baitzuten” (Jose Labairu. Gernikako alkatea)
“Jakatxo gorri batez jantzirik neraman besoetan nire haurra. Jaka eranzteko gomendatu zidaten errefuxiatuek, hain behetik zetozen abioiak ezen erraz ikusi ahal izango zuten. Hala egin nuen haurra belar artean gordez” (Paula Omaetxebarria)
“Bonbardaketa ostean, inguruko etxe guztiak bete ziren. Gure etxean sei hilabeteko bikiekin heldutako ama bat izan genuen. Auzoko arkume batzuen biberoia erabilita, etxeko behiari eratzitako esnea eman genien umeei jaten” (Andone Bidaguren)