Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

10. ibilbidea. Arrola. Burdin Arora bidaia

Altxor txikiak

  • Gastiburu

    Arrolako Oppidumetik 1 km-ra kokatzen da Gastiburuko Santutegia, bi errekasto artean, eguzki izpiek modu berezian jotzen duten leku honetan. Lau lobuluz eratutako multzo bitxi hau k.a. III. mendean eraiki zuten eta balio sinboliko handiko lekua zen Arrolako biztanleentzat.

  • Barrutia eta Belendiz

    Erdi Aroan lurralde honetan eraiki zituzten dorretxeetatik bi ikusi ahalko ditugu txango honetan: Belendiz eta Barrutiako dorretxeak. Bi hauek ganboarrak ziren eta Arteagako leinuari lotuta agertzen ziren. Errenteriako bataila galtzean suntsitu zituzten bi dorretxeok eta gaur egun oso itxuraldaturik agertzen dira.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala