15. ibilbidea. Ardoaren eta arrainaren bidetik (II)
Altxor txikiak
Albiz auzoan
Dirudienez, Albiz Bizkaiko kofradia zaharrenetakoa izan zen. Izen bereko Erdi Aroko dorretxearen inguruan sortu zen, eta garai hartan ohikoa zen bezala, etxe horietako biztanleek zergak ordaindu behar izaten zizkioten Albizko jaunari. Leinu arteko gudatan sarritan erre ei zuten Albizko dorretxea.