Gomendioak
1. Mendira joan aurretik ondo prestatu eraman beharrekoa eta esan nora zoazen.
2. Gogoratu bertako fauna behatzeko prismatikoak oso erabilgarriak direla.
3. Utzi erramadea aurkitu duzun moduan eta debeku seinaleak errespetatu.
4. Utzi baketan inguruko fauna eta baaserrietako etxe-abereak eta ez ezazu zarata handirik egin.
5. Ez utzi zaborrik. Beste batzuek utzi dutena hartuta ere lagundu dezakezu.
6. Ez eraman basoko animaliarik etxera eta ez hartu lorerik ez bestelako landarerik.
Kontuan izan beharrekoak
1. Berbalaguneko txangoak Gernika-Lumoko udaletxeko plazatik abiatzen dira. Hori da gida honetako ibilbide gehienen abiapuntua. Ibilbide zirkularrak Gernika-Lumotik abiatu eta Gernika-Lumora bueltatzen dira. Linealen kasuan, gehinak, Gernika-Lumotik abiatu eta udalerrira garraio publikoan bueltatzeko aukera eskaintzen dute.
2. Eskainitako ibilbideen mapetan zeharkatzen diren auzo eta udalerriak ageri dira. Horietan garraio publikorik dagoen adierazi dugu, behar izanez gero ibilbidea laburtzeko.
3. Ahal duzuen neurrian erabili garraio publikoa. Begiratu aurretik zein den garraiobide egokiena eta ordutegia.
4. Ibilbide batzuetan bisita gidaturen bat edo beste gomendatzen dizuegu. Horiek egiteko asmoa izanez gero, deitu aurretik bisita ordua zehazteko.
5. Gogoratu euskara dela ibilbide hauen ardatza, abiapuntua eta helmuga. Egizu euskaraz!