Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

18. ibilbidea. Urregarai eta bedartzandi inguruan

Ezagutu gure bazterrak

Gernika-Lumo, mendialdetik ibarrera
  • Erromeria jendetsua

    Mendiek beti erakarri izan gaituzte. Bertan dute jatorria eta eszenatokia gure mitologiako hainbat pasartek, bertan eraiki izan ziren kristauen lehen ermitak eta mendietan ospatu izan dira, ez dakigu noiztik, Euskal Herriko erromeria jendetsuenak.
    Kondaira zaharrak dio inguru honetan Tartalo (Alarabi Lea-Artibaien) bizi zela. Hain zen handia, non hanka bat Bedartzandin eta bestea Urregaraien jartzeko gai baitzen. Marmol beltzeko harrobitik jentilek Markina aldera harriak botatzen zituztela ere kontatu izan da eta horiekin eliza eraiki zela bertan. 
    Noiztik ez dakigun arren, urtero, irailaren 16an Santa Eufemia  erromeria jendetsua ospatzen da Bedartzandi eta Urregarai mendien arteko zelaian.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala