Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

3. ibilbidea. Gernika-Lumoko bonbardaketa

Altxor txikiak

  • Lauaxeta eta Steer

    George L. Steer, The Times egunkariko korrespontsala zen. Bonbardaketaren hurrengo egunean heldu zen Gernikara eta berehala argitaratu zuen han ikusitakoa. Albisteak mundu osoan izan zuen oihartzuna. Honek sutan jarri zituen Frankistak, lehen momentutik eraso bera existitu zenik ere ukatzen baitzuten. Hurrengo egunetan mehatxatu egin zituzten hainbat kazetari, Francoren aldeko informazioa ematen ez bazuten hilko zituztela esanez. Eta hala gertatu zen euskaltzale ezagun batekin, Lauaxetarekin. Apirilaren 29an atxilotu zuten Gernika inguruan, La Petite Gironde egunkariko kazetari bati laguntzen. Ekainaren 29an fusilatu zuten Gasteizko kanposantuko hormaren kontra.

Atzera
©2017 Gernika-Lumoko Udala