Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak

10urtetik gora euskaldunon sarea zabaltzen

2003.urtean jarri genuen BERBALAGUN martxan. Helburu nagusia herrian euskararen erabilera indartzea eta euskaldunon sarea zabaltzea eta trinkotzea eta euskara ikasten dabiltzaneibidea erraztea eta herrian bertan bidelagunak jartzea izan zen. Gaur egun ere berori du xede nagusia, erabilera baita euskararen normalizaziorako Gernika-Lumon daukagu erronka.
Ordutik hona hainbat pausu eman ditugu eta makina bat, irteera, ikastaro, hitzldi, afari, bazkari, erromeri, Mintza Egun, txapelketa, lehiaketa antolatu dugu. Eta zenbat sari banatu ditugu? Makinatxo bat izan dira.
Proiektu honetarako talde eragileak: Gernikako AEK, Aita Villasante Udal Euskaltegia, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Busturialdean Euskaraz Bizi elkartea.
Baina osatu dugun euskaldun berri eta zaharren sarea ikaragarri handia eta indartsua da eta hori zeuoi zor dizuegu. Orain arte egindako lanagatik zoriondu eta hemendik aurrera ere lanean jarraitzeko animatu nahi zaituztegu.

10 urtetik gora oinez, lagun artean eta euskaraz

Hamaikatxo bazter eta txoko paregabe ikusteko aukera izan dugu urte hauetan. Hasierakoak txango laburrak eta talde txikiak baziren ere, laster berbalagun taldea handituz joan zen.
Hamar urtetik gora, urtean zortzi txango, izan dugu. Bai, eskualde honetako bazter eta txoko zoragarriak ezagutzeko aukera paregabea. Ezagutu ditugu bertoko baso ederrenak, haran erakargarrienak eta tontor maiteenak. Kobetan ezan gara, trikuharriak ezagutu ditugu, Burdin Aroko gotorlekuak bisitatu ditugu eta Erdi Aroko zubi eta galtzada zaharretatik ibili gara.
Gida txiki honetan, eskaintzen dizkizugu egin ditugun ibilbideetako batzuk, guk ezagutu ditugun bazter zoragarriak zeuk ere ezagutu ditzazun.
Gernika-Lumotik abiatu eta bertara bueltatzen dira ibilbideak, batzuetan oinez, beste batzuetan garraio publikoa erabilita, beti ere, jardun erdiko plan txikiak.
Aukeratu ezazu zure neurriko ibilbidea. Ezagutu itzazu bide ertzeko bazter, belar, baso, erreka, tontor, auzo eta eraikinak. Animatu ingurukoak eta heldu bideari. Ez ezazu galdu ibili eta lasai hitz egiteko aukera, beti ere, euskara ahoan. Eman euskara elkarri, euskara baita euskaldun egiten gaituena.

Ezagutu hemen eskaintzen dizkizugun ibilbideak
©2017 Gernika-Lumoko Udala